Elorrioko Udalak lehiaketara atera du berriro Eleizaldeko tabernaren esleipena

Anboto 2021ko mai. 20a, 12:00

Esleipendunak denboraldi bateko kontratua izango du, eta beste denboraldi baterako luzagarria izango da. 

Elorrioko Udalak Eleizaldeko kanpoko igerilekuetako tabernaren kudeaketa berriro ere lehiaketara atera du. Udaletik azaldu dutenez, interesa duten pertsonek ekainaren 2ko, 14:00ak arte, izango du aukera eskabideak udaletxean aurkezteko. 

Udaletik azaldu dutenez modu positiboan baloratuko dute tabernako zerbitzuak kudeatzeko eta ustiatzeko interesdunek, produktuei, prezioei, garbiketarako baldintzei, birziklatzea sustatzeari eta hondakinak gutxitzeari  dagokienez aurkeztutako zerbitzu-proiektua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!