Maiatzaren 24tik aurrera eskuratu ahal izango dira 'Elorrixon Dendarik Denda' kanpainako bonuak

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 20a, 08:47

Bonoak Turismo Bulegoan egongo dira eskuragai maiatzaren 24tik ekainaren 4ra bitartean.

Elorrioko Udalak eta Elorrioko Merkatari Elkarteak ekainaren 1ean kanpaina berri bat jarriko dute martxan, 'Elorrixon Dendarik Denda'. Ekainaren 30era arte martxan egongo den kanpainaren helburua merkataritza txikiaren jarduera bultzatzen eta sustatzen jarraitzea da. Horretarako 1.000 txartel aterako dituzte, eta herritarrak bakoitzak bi erosi ahalko ditu. Herritarrek 20 euro ordainduta 30 euroko bonuak eskuratzeko aukera izango dute. 

Bestalde, ekainaren 1ean martxan jarriko den kanpainak, aurrekoekin alderatuta, berritasun bat izango du. Bonoak erosteko unean kanpainara atxikitako saltokien artean aukeratu beharko da.

"Aurten ere gure merkataritza txikia bultzatzearen eta sustatzearen aldeko apustua berritu dugu eta herritarrak erosketak egitera, jatetxeetara joatera edo hainbat zerbitzu erabiltzera animatu gura ditugu kanpaina honen bidez. Udalaren eta EME merkatarien elkartearen arteko lankidetza ere azpimarratu gura dugu, eta elkarte horrek egiten duen lanari balioa eman", azaldu du Maria Herrero alkateordeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!