Goietako planak bizilagunei nola eragingo dien azaltzeko batzar ireki bat antolatzeko eskatu dio Herriaren Eskubideak Elorrioko Udalari

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 19a, 14:10

Elorrioko Herriaren Eskubideak eskaria aurkeztu du udalean. 

Elorrioko Herriaren Eskubideak eskari bat erregistratu du udalean. Alderdi moreko zinegotziek udalari eskatu diote herri batzar bat deitzeko Goietako kaleko bizilagunekin, eta hauei eremu horretako planaren inguruko informazioa emateko. "Beharrezkoa da plan horrek bizilagunei nola eragingo dien jakinaraztea", azaldu dute Herriaren Eskubideko kideek. 

Horrez gain, informazio-hitzaldiaz gain informazio hori idatziz ere eman dezaten eskatu diete. "Horrela bizilagunek objektibotasunez aztertu eta kontrastatu ahal izango dute dena", bukatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!