Maiatzaren 20an zabalduko da Elorrioko Udalak antolatutako Uztaila Oparo programan parte hartzeko izen ematea

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 18a, 08:40

Aurten gainera Elorrioko Udalak hiri udalekuak antolatu ditu 3 eta 12 urte bitarteko gazteentzat.

Beste urte batez Elorrion Uztaila Oparoa programa antolatu dute. Programa honek herriko hainbat erakundek antolatzen dituen ekintza ezberdinak batzen ditu: zaldiz ibiltzea, ingelesa modu dibertigarrian ikastea eta kirola egitea, besteak beste.

Bestalde, 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hiri-udalekuak ere antolatu dituztela jakitera eman dute Elorrioko Udaletik. “Urte zail baten ostean, etxeko txikienentzat bereziki, programa hau berreskuratzeko gogo handia genuen. Uneoro beteko ditugu osasun- eta segurtasun-neurriak, eta askotariko jarduerak egingo ditugu. Aurten, gainera,12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako tailer bat antolatuko dugu, gorputz adierazpena eta sormena protagonista direla”, adierazi du Maria Herrero Elorrioko Udaleko Hezkuntza zinegotzi eta alkateordeak.

Udaletik azaldu dutenez maiatzaren 20tik 28ra bitartean programan izena emateko aukera egongo da. CD Elorriok antolatutakoetan ekainaren 7ra are eman ahal izango da izena eta Txintxirri Ikastolak antolatutakoetan maiatzaren 23ra arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!