Elorriotik Berrizerako bidean, Toloto parean, oinezkoen pasabidea jartzea eskatu dio udalak aldundiari

Anboto 2021ko mai. 13a, 17:27

Elorriotik Berrizerako bidean (BI-3321), Toloto errekaren parean, oinezkoen pasabidea jartzea eskatu dio udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Zehazki Toloto eta San Agustinerako bidearen elkargunean.

Elorrioko Udaletik arrazoitu dutenez, pertsona asko ibiltzen da bide tarte horretan; txirrindulariak eta paseatzera doan jendea, batez ere. Aldi berean, ibilgailu asko igarotzen dira errepide horretatik.  Segurtasunari dagokionez horrek dakarren arriskuarengatik egin du eskaria udalak. Gaineratu dutenez, "Pandemiaren eraginez areago eta pertsona gehiago"joaten dira M30 izenagaz ezagutzen den errepide horretatik".

Guzti horregaitik oinezkoendako pasabide bat jartzea eskatu dio Elorrioko Udalak Bizkaiko Aldundiari. Azken horren eskuduntza dira lan horiek gauzatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!