Toloto errekaren berbideraketaren ondorioz arratoiak ugaritu direla salatu du Herriaren Eskubideak

Anboto 2021ko mai. 12a, 13:37

Toloto errekaren berbideraketak hainbat arazo eragin dituela salatu du Elorrioko Herriaren Eskubideak.

Errekaren lehengo bidea arratoien haztegi bilakatu dela eta usain "jasangaitza" dagoela azaldu du alderdi moreak ohar batean. "Hemen gertatu dena astakeria bat da, eta horregatik udalari eta URAk agentziari akordio batera heltzeko eta arazoa konpontzeko eskatzen diegu", esan dute Herriaren Eskubideko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!