'Gozatu udaberria, bizipoza herrian' kanpaina abiatu dute Elorrioko merkatariek

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 11a, 10:41

Elorrioko merkatariek kanpaina berri bat martxan jarri dute asteon. Gozatu udaberria, bizipoza herrian kanpainaren asmoa herritarrek Elorrion erostea izango da, eta maiatzaren 23ra arte egongo da martxan.

Elorrioko merkatari elkarteko kideek kanpainari hasiera komertzioetakon erakusleihoak apaintzen eman diote. Horrez gain, apirilaren 22an Zintziliken eskutik herriko plazan egongo den Emozioen Laborategian parte-hartzeko sarreren banaketari ere ekin diote. 144 sarrerak zozketa bidez banantzen dabiltza herriko komertzioetan. Emozioen Laborategiko sarreren zozketa baina, ez da EMEko kideak egingo duten zozketa bakarra. Maiatzaren 17tik 23ra, komertzio bakoitzeko produktuen poltsak zozkatuko baitituzte.

Kanpainari amaiera maiatzaren 22an emango diote Emozioen Laborategiagaz eta musikagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!