Kontzertu honetarako swing klasiko, jazz eta doinu latinoekin osatutako errepertorioa osatuko dute, rock doinuekin uztartuta; Eneko Arraibi Elorrioko Musika Eskolako irakasleak ere parte hartuko du kontzertuan.
Otsailaren 23an ere elkartasun kontzertua eskaini zuen taldeak San Agustin kulturgunean. 525 euro batu ziren ekimenean, eta Rio de Oro elkarteari eman zizkioten. "Aukera paregabea izango da musikaz gozatzeko eta bide batez Elorrioko elkarte hau laguntzeko", adierazi dute taldeko iturriek.
Bart... Sax taldea 2007an sortu zuten Bartolome Ertzilla Musika Eskolan, Itziar Castrillo irakaslearen zuzendaritzapean.