Elizaldeko tabernaren kudeaketa lehiaketara aterako du Elorrioko Udalak

Anboto 2021ko api. 30a, 16:04

Interesatuek eskabideak 2021eko maiatzaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dituzte. 

Elorrioko Udalak Eleizaldeko kanpoko igerilekuetako tabernaren kudeaketa esleitzeko prozeduraren epea ireki du. Udan zerbitzu hori eman gura dutenek maiatzaren 17ra arteko epea izango dute Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformaren bidez beraien eskabideak aurkezteko. 

Bestalde, udaletik azaldu dute modu positiboan baloratuko dutela tabernako zerbitzuak kudeatzeko eta ustiatzeko interesa dutenek aurkeztutako zerbitzu-proiektua: produktuen, prezioen, garbiketarako baldintzen, birziklatzea sustatzearen eta hondakinak gutxitzearen arloan, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!