Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusten hasiko dira Elorrion

Anboto 2021ko api. 30a, 15:55

Gaur egun indarrean dagoena 2011ko hirigintza-plana da. Elorrioko Udala osatzen duten alderdi guztiek aho batez onartu dute honen berrikuspenagaz hastea.

Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran Elorrioko Udalak aho batez onartu zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko prozesuarekin astea. Honek datozen urteetako herriko hirigintza irizpideak zehaztuko ditu. "Badakigu HAPOren berrikuspena prozesu luzea dela eta datozen urteetan luzatuko dela, baina gaur lehen pausoa emango dugu guztion artean Elorrioko etorkizuna marrazteko eta erabakitzeko", azaldu zuen Idoia Buruaga alkateak. 

Elorrioko EAJk, berriz, prentsa ohar bidez azaldu du, gobernu-taldeak hirigintzaren esparruan "daukan plangintza ezak" Elorrioko garapena "larriki oztopatzen" duela. "Hiri Antolamendurako Plan Orokorra duela 2 urtetik iraungita dago, 8 urtez bakarrik indarrean egon ondoren, EH Bilduk ez zuelako luzapena eskatu iraungitze-data hurbil zegoenean. Akatsa onartu dute, baina udaleko talde teknikoari leporatzen diote akatsa. Beti erantzukizunak kanpoan bilatzen", azaldu du Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!