[BIDEOA] Elorriotik igaro da Kutxa Bira

Anboto 2021ko api. 29a, 13:44

Maiatzaren 5ean Durangotik igaroko da; 17:30ean egingo zaio harrera ekitaldia, Benita Uribarrena parkean. Iparra Hegoa elkartearen ekimena da Kutxabira. 

Euskal Herria zeharkatzen ari da egurrezko kutxa bat, eta bertan, aldarrikapen desderdinak sartzen ari dira herriz herri. Horrez gainera, Euskal Herri osoari zuzenduko zaion manifestu bat du barnean, Amets Arzallus bertsolariak idatzia. Kutxak Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igarotzen ari da. Maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa).

Iparra Hegoa elkarteak 25 urte daramatza "euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizten". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!