Agustin Azkarate elorriarrak jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral kutxa saria

Anboto 2021ko api. 29a, 17:10
Argazkia: Jakiunde. Zientzia, Arte eta Letren Akademia

Agustin Azkarate historialari eta arkeologo elorriarrak jasoko du du Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria. 

Agustin Azkarate Garai-Olaun elorriarrak jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria. Epaimahaiak bere “proiekzioa” azpimarratu du, “akademian eta unibertsitatean ez ezik, transferentzia zientzia aplikatuen gizartera” egiten ere asmatu duelako.

Azkarate Arkeologiako katedraduna da, eta besteak beste, EHUn eta Mondragon Unibertsitatean izan da irakasle. Arkeologia eta Kultur Ondarea dira bere espezializazio-arloak. Bestalde, epaimahaiak azpimarratu gura izan du Azkarateren lanari esker ikertzaile gazte askok "bikaintasun" zientifikoko prestakuntza jaso dutela. Era berean, Azkarateren lanak Euskal Herriko errealitatearekin eta gizarte eta kultura garapenarekin “sakonki” uztartzen direla goraipatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!