Hutsik dauden merkataritzako lokalak berraktibatzeko diru-laguntza eskatzeko aukera dago Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 29a, 12:05

Diru-laguntza gaurtik hasi eta 2021eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango da, bi egunak barne.

Elorrioko Udalak 15.000 euroko aurrekontu-kreditua onartu du tokiko merkataritza sustatzeko eta suspertzeko. Diru-laguntza berri horren helburua, gaur egun hutsik dauden merkataritzako lokaletan jarduera berriak jartzea edo lehendik daudenei jarraipena ematea gura duten ekintzaileei laguntzea da, eta, horrela, tokiko saltoki txikiak berreskuratzea eta indartzea, belaunaldien arteko erreleboa ere bermatuz.

Diru-laguntza gaurtik hasi eta 2021eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango da, bi egunak barne. Udaletik azaldu dutenez, ekintzaileek gehienez 4.000 euro jaso ahal izango dituzte jardueraren lehen urtean sortutako gastuak ordaintzeko.

Bestalde, ekimen guztiek laguntza-lerro berri horretan lekua izango dutela, baina Elorrioko hirigune historikoko lokaletan gauzatutako proiektuei, eta gaur egun ematen ez diren zerbitzuekin zerikusia dutenei eta ixtear daudenei edo jadanik itxi direnei, jarraipena ematen dietenek, lehentasuna izango dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!