Elorrioko Udalak emakumeak boteretzeko ikastaroak martxan jarriko ditu

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 23a, 08:30

Jarduerak udaberrian egingo dira, maiatzean eta ekainean. Eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. 

Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen boteretzerako ikastaroak eta
berdintasunerako ekimenak jarriko ditu martxan udaberrian. Udaletik azaldu dutenez, berdintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko eta emakumeen boteretzeari balioa emateko, Berdintasun Sailak zazpi tailer eskainiko ditu guztira, sei emakumeentzat eta bat gizonentzat.

Jarduera guztiak maiatzaren 5etik ekainaren 17ra egingo dira, eta izena emateko berdintasuna@elorrio.eus helbidera idatzita egin beharko da. 

IKASTAROAK
1. Mendi-orientazioa
2. Ibilaldi osasuntsuak
3. Solasaldi feministak
4. Kultura erotiko berria
5. Egin barre eta barre eragin!
6. Trabajo de hogar y cuidados: prevención de riesgos laborales
7. Izan GizON!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!