Zahartze aktiboa bultzatzeko programa bat antolatu du Elorrioko Udalak

Anboto 2021ko api. 22a, 09:23
Artxiboko irudia

Apirilaren 28tik maiatzaren 23ra asteazkenero batuko dira programan izena ematen duten nagusiak, 11:00etatik 12:30era.

Elorrioko Udalak herriko adinekoentzat hainbat aisialdi jarduera osasungarri antolatu ditu. Udaletik azaldu dutenez, helburua jarduera fisikoa eginez nagusien osasuna hobetzea da. Programak aire zabalean egiteko hiru jarduera eskainiko ditu: ibilaldi naturalak, jarduerak parke bio-osasungarrietan eta ibilaldiak makilekin (nordic walking). 

"Udaletik dei egiten diegu 65 urtetik gorako elorriar guztiei, eskaintzen ditugun aisialdi jarduera osasungarrietan parte hartu dezaten. Ariketa fisikoa sustatu gura dugu, eta sedentarismoari aurre eginez, bizi-ohitura osasungarriak sortzen saiatuko gara", adierazi du Dani Palacios Elorrioko zinegotziak. 

Programak guztirak 9 asteko iraupena izango du eta jarduera bakoitzeko hiru saio egingo dira. Parte hartzeko, jarduera egingo den egunetan herriko plazara hurbildu beharko da, 11:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!