Gazteei dagokienez, batez ere DBH 3. mailako ikasleei bideratuta dago programa. Baina DBH 4. mailako ikasleek ere parte hartzeko aukera dute.
Pandemia dela-eta hainbat hilabetean programa etenda izan duten arren, urtarriletik berriro ere martxan dabiltza. Joan zen astean, esaterako, herriko 9 adindun eta Elorrioko Institutuko 25 ikaslek herritik ibilaldi bat partekatu zuten.
"Bizipenak eta esperientziak partekatzeko, elkarregaz ikasteko eta elkar ezagutzeko modu bat da. Helburua elkar elikatzea eta elkar indartzea da, adinekoen eta gazteen arteko zubi bat eta elkargune bat eraikitzea, hain zuzen ere", azaldu du Onditz Mendizabal Sormeningeko koordinatzaileak.