Zerbitzu publikoen eta "pandemiak kaltetutako sektoreen defentsan" mobilizazioa egin dute Elorrion

Anboto 2021ko api. 18a, 22:08

"Non dago diru publikoa?" lemapean egin du mobilizazioa Sortuk. "Eraldaketa sozioekonomikoa" posible dela irudikatu gura izan dute elkarretaratzean. 

Horrez gainera, apirilaren 22rako gehiengo sindikalak deituriko grebarekin bat egin eta kalera irtetzeko deia egin dute.

"Herri honek duen sen komunitarioa, gure baliorik onena, elikatzen jarraitu behar dugu: elkartzen gaituena lehenetsiz, desberdinen arteko auzolana eginez eta interes indibidualen gainetik, interes kolektiboen alde dena emanez. Ozen diogu, lehenik herria! Antolatu gaitezen!"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!