Kale antzerkia eta umeentzako jarduerak Ganondo parkearen irekieran

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 14a, 12:17

Zapatu honetan Elorrioko Udalak Ganondo parke berria irekiko du. Horretarako ekitaldi ugari antolatu ditu udalak. 12:00etatik 19:00etara bitartean batez ere umeei zuzendutako hainbat jarduera ludiko egongo dira: egurrezko jolas parkea, Bungee Run jolasa eta haur txikientzako jolas parkea, besteak beste.

Horrez gain, 19:00etan elorriarrek Cal y Canto Teatro konpainiak eskainitako The Wind Garden ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Emanaldiak dantzaren, keinuen, musikaren eta objektu hegalari handien manipulazioaren bidez espazio publikoaren aldarrikapena proposatzen du, besteak beste.

Elorrioko Udaletik azaldu dutenez, jarduera guztiak doakoak izango dira, eta osasun-neurri guztiak beteta egingo dira, herritar guztien segurtasuna bermatzeko.

Parke berria prest
Udalak iazko irailean hasi zituen 12.000 metro karratu hartzen dituen berdeguneko lanak eta lehen faseko lanak amaituta daude. Lan horien bitartez, pasiatzeko eta aisialdirako gune berria izango dute elorriarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!