100 umek baino gehiagok parte hartu dute Elorrioko Kirol Astean

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 13a, 10:43

Kirol Astea 6tik 12 urtera bitarteko gazteei egon da bideratuta. 

Elorrioko Udalak "positibotzat" jo du Kirol Asteak herrian izandako harrerak. Udalak jakitera eman duenez, aurten 6 urtetik 12 urtera bitarteko ehun umek baino gehiago parte hartu dute bertan. 

"Pandemiak markatuta egon arren, Kirol Astearen balorazio positiboa egiten dugu. Pandemia hor dagoen arren, umeek jai egunetarako beste aukera bat izan dute, eta kirol eta aisialdi jarduera guztiak modu seguruan, dibertigarrian eta osasungarrian gauzatu ahal izan dituzte", adierazi du prentsa ohar bidez Dani Palacios kirol eta jarduera fisikoko zinegotziak. Horrez gain, Elorrioko Udalak eskerrak eman dizkie ekimenean konfiantza izan duten familiei eta Kirol Astea gauzatzea ahalbidetu duten pertsonei. "Datorren urtean indar, gogo eta ilusio gehiagorekin itzuliko gara", bukatu du Palaciosek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!