Jesus Orobengoa Zubia elorriarrak irabazi du Erregeko Kopako finaleko porra

Anboto 2021ko api. 4a, 20:52

Jesus Orobengoa Eusko Otzarak-en saskiarekin.

Guztira 322 lagunek parte hartu dute atzoko euskal finalaren harira antolatutako porran.

Parte hartzaile guztien artean hiru lagunek asmatu zuten emaitza: 0-1, Realaren alde. Eta zozketa bidez, Jesus Orobengoa Zubiari egokitu zaio kalitatezko produktuekin betetako Eusko Otzarak-en zesta.

Orobengoa Aretxabaletakoa da jaiotzez, baina 42 urte daramatza Elorrion bizitzen. Realzalea zen eskualdera etorri zenean, baina orain "balantza apur bat Athleticen aldera erorita" duela onartu du. Porran Realaren aldeko emaitza jartzea erabaki zuen. Horrela, "Athleticek kopa irabazten bazuen, bada, itzel, eta Realak irabazten bazuen otzararen zozketan sartzeko aukerak izango nituen", azaldu du.

Hemendik aste bira jokatuko den Errege Kopako beste finalean Bartzelona ikusten du faboritoago, baina Athleticek sorpresa eman dezakeela uste du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!