Argiñetako Nekropolira bisita gidatuak Aste Santuan

Anboto 2021ko mar. 26a, 08:00
Artxiboko irudia

'Argiñetako Altxorrak' bisita gidatua apirilaren 1, 2, 3 eta 4an egingo dute. 

Elorrioko Turismo Bulegoak lau bisita gidatu antolatu ditu Argiñetako Nekropolira. Bisitak apirilaren 1, 2, 3 eta 4an izango dira. Bisitak euskaraz zein gazteleraz eingo dira eta talde murriztuetan. 

Ibilbidea gaztelaniaz egin nahi dutenek apirilaren 1ean eta 3an egin beharko dute; euskaraz, berriz, apirilaren 2an eta 4an. Bisita guztiak 11:30ean hasiko dira Argiñetatik eta joateko aldez aurretik izena eman beharko da Turismo Bulegoko telefono zenbakian 946 820 164 edo info@elorrioturismo.eus posta elektronikoaren bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!