Elorrioko Udalak lokal hutsak etxebizitza bihurtzea aztertuko du

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 26a, 13:25

Ordenantza 2021erako prest izatea aurreikusten du Elorrioko Udalak.

Elorrioko Udalak beheko solairuak eta lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera arautuko duen ordenantza idazteko azterlana esleitzea onartu du gaur goizean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean. "Aspalditik erabakitzeko genuen gaia da. Lehenengo diagnostikoak ordenantza gauzatzeko oinarria emango digu, eta horrek, gaur egun udalerrian erabiltzen ez diren lokal guztiei irteera emateko aukera emango digu, Elorrion egun dagoen etxebizitza eskaerari neurri batean erantzuteko. Gainera, etxebizitza berriek irisgarritasuna bermatuko dute, eraikinen beheko solairuetan daudelako”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak. 

Egun, hirigune historikoan dauden eta merkataritza erabilerarik ez duten lokalak bakarrik erabili daitezke etxebizitza moduen. Ordenantza berriagaz, neurria udalerri osora zabalduko litzateke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!