Elikadura osasungarri baten alde egin, bertako produktuei lehentasuna eman eta herriko ekonomia sustatu asmoz lanean jarraitzen du Elorrioko Txintxirri Ikastolak. Bide horretan, urrats berri bat eman eta Elorrioko Zenita auzoan egindako Belaze jogurta jaten hasi dira ikastolako ikasleak. "Kalitatean alde handia nabaritu dute ikasleek Belazeko jogurta probatu dutenean", adierazi du Nora Aizpitarte Ikastola kooperatibako lehendakariak.