Elorrioko baheketa masiboan parte hartzeko azken eguna da gaur

Anboto 2021ko mar. 24a, 16:09

Osakidetzak gaueko 21:00ak arte jarraituko du hitzorduak ematen. Astelehenean 593 PCR egin ziren. Atzo 1.380 izan ziren eta, gaurko, oraingoz 723 hitzordu itxi dira

Gaur da azken eguna Elorrioko baheketan parte hartzeko azken eguna. 21:00ak arte hitzordua hartu eta PCRa egin ahal izango dute herritarrek. 

Astelehenean 593 PCR egin ziren. Atzo 1.380 izan ziren eta, gaurko, oraingoz 723 hitzordu itxi dira. “Baheketa 19 eta 65 urte bitarteko herritarrei dago zuzenduta, eta Osakidetzaren datuen arabera, 3.800 pertsona inguru dira. Oraingoz, 2.700 inguru mobilizatu ditugu, eta oso datu positiboak dira. Hemendik berriro ere dei egiten diet hurbildu ez direnei. Benetan beharrezkoa da”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak. 

Gaurko, martxoaren 24ko, arratsalderako, tarte libreak daudela dio udalak. Beraz, oraindino baheketa egitera joan ezin izan dutenek 21:00ak arte izango dute horretarako aukera. Hitzordua hartzeko arazoak dituztenak Hilario Azkarate Kiroldegiko pilotalekura hurbildu ahal izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!