Sutea piztu da Elorrioko Galartzauria kaleko etxebizitza batean

Anboto 2021ko mar. 23a, 22:06

Sutea etxebizitza bateko sukaldean piztu da. Larrialdi zerbitzuek pertsona bat bertan artatu dute.

Sutea piztu da gaur iluntzean Elorrioko Galartzauria kaleko eraikin bateko bigarren pisuan. Sutea sukaldean sortu da. Suhiltzaileek sua itzali dute, eta momentu horretan, eraikin osoa desalojatu dute. Larrialdi zerbitzuek pertsona bat bertan artatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!