Elorriarrei '30 egun bizikletan' erronkan parte hartzeko deia egin diete

Anboto 2021ko mar. 24a, 09:05

Maria Herrero alkateordeak herritarrei erronkagaz bat egiteko deia egin die. 

Elorrioko Udalak Durangaldeko Mankomunitateak sustatutako ‘30 egun bizikletan’ erronkan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Helburua mugikortasun jasangarria eta osasungarria bultzatzea da. Kanpaina apirilean hasiko da eta hilabete osoan zehar parte-hartzaileek, gutxienez, 30 kilometro osatu beharko dituzte, beste mugikortasun mota bat posible dela erakutsiz.

Herritarren artean bizikletaren erabilpena bultzatzeaz gain, udaleko langileen artean ere hori sustatu gura dutela jakitera eman dute udaletik. Horretarako eta bizikletak modu seguruan gordetzeko gune bat egokituko dutela azaldu dute. 

Erronkan parte hartu gura dutenak, Bikefriendly aplikazio mugikorra jaitsi eta erregistratu egin beharko dute eta hilean zehar 30 kilometro egin. Erronka betetzen duten pertsonek artean, bizikleta tolesgarri bat, 10 kafe sorta edo 30 kasko irabazi ahal izango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!