“Birusaren hedapena murrizteko herritarrei baheketan parte hartzeko deia egiten diegu”

Anboto 2021ko mar. 22a, 16:29

19 urtetik 65 urtera bitarteko 3800 elorriar inguru daude baheketara deituta. Gaurko hitzordu guztiak beteta daude. 

Gaur arratsaldeko 16:00etan ekin diote baheketa selektiboari Elorrion. 19 urtetik 65 urtera bitarteko 3800 elorriar inguru daude baheketara deituta.  Idoia Buruaga Elorrioko alkateak bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. “Birusaren hedapena murrizteko herritarrei baheketan parte hartzeko deia diegu”, azaldu du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

Iñaki Intxausti, Osakidetzako Lehen Mailako Arreta buruak, azaldu duenez, ez dute fokurik aurkitu Elorrion, baina azken egunetako joera ikusita beharrezkotzat hartu dute baheketa egitea.

Bestalde, gaurko zita guztiak beteta dituztela, 490, azaldu dute. Baita, biharko 500 inguru ere. “Normalean lehenengo egunetan hitzordu guztiak betetzen dira, eta gure asmoa horrela jarraitzea da”, esan du Intxaustik.

Baheketan parte hartzeko hitzordua aurretik hartu beharko da, Elorrioko osasun-zentroan (94 623 80 70) edo 900 203 050 telefono zenbakira deituta. Baheketa gaur, hasi da 16:00etan. Bihar 9:00etatik 21:00etara egongo dira, baita martxoaren 24an ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!