Erakusketa arkeologiko bi ikusteko 100 gonbidapen banatuko ditu turismo bulegoak

Anboto 2021ko mar. 19a, 09:39

Pertsona bakoitzak bi sarrera hartu ahal izango ditu. 

Bizkaiko Arkeologi Museoan ikusi ahal izango diren bi erakusketa arkeologikorako 100 gonbidapen banatuko dituzte Elorrioko Turismo Bulegoan. Turismo bulegoan azaldu dutenez, bakoitzak gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu. 

Erakusketak honako hauek dira: 'Erraldoien bizkar gainean. Euskal Arkeologiaren Historiografia' eta 'Argiñetako indusketan aurkitutako erromatar garaiko beirazko ontzia'. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!