Udalak herritarrek ze proposamen dituen jakin gura du eta horretarako parte-hartze prozesu bat martxan jartzea erabaki du. "Elorriarren iritzia jaso eta parke berriari izena emateko dituzten ideiak ezagutu gura ditugu. Ariketa polita izango da ideiak batzea eta gutzion artean izena aurkitzea", azaldu dute Elorrioko Udaleko arduradunek.
Proposamenen bat duen herritarrak martxoaren 26ra arte aukera izango du bere proposamena aurkezteko. Hori www.elorrio.eus webgunean dagoen estekan klikatuta egin ahal izango du.