Elorrioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea proposatuko du gobernu taldeak

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 4a, 13:03

Gobernu taldeak bere proposamena hurrengo Hirigintza Batzordera eramango duela iragarri du. 

Elorrioko Udaleko gobernu taldeak iragarri duenez, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikustea proposatuko du hurrengo Hirigintza Batzordean gobernu taldeak. "Gaur egun indarrean dagoen hirigintza-plana iraungita dago, eta egungo osasun-krisiak zalantzan jarri ditu gure herriaren garapen-irizpideak, Elorrioko planteamenduari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko beharra sortuz", azaldu dute oharrean Gobernu Taldeko kideek. Gainera, 2011n onartutako planak "arazo judizialak sortu" dituela, eta horiek plana berrikusita "konponduko" direla azaldu dute.

"HAPOaren berrikuspenaren prozesua lideratzeko eta egungo egoerara egokitzeko erronka garrantzitsua dugu aurrean, guztion artean etorkizuneko Elorrio erabakitzeko", bukatu du Idoia Buruaga alkatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!