Euretariko bat Itaiako kideek eurek eskainiko dute. Lan asistentzialaren inguruko informazioa sintetizatuko dute lehenengo berbaldian. Bigarren berbaldia, ostera, Bilboko Etxeko Langileen Elkarteak eskainiko du. 11:00etan izango da lehenengoa, eta 12:30ean bigarrena.
Itaiako kideen esanetan, "zaintzari, garbiketari edo hezkuntzari lotutako lanak emakumeen bizkar ipini dira historikoki", eta horrek "emakumea subjektu gisa debaluatzea" ekarri du. "Etxeko lanak kapitalarentzako kosturik barik egiten dira. Emakumeen zapalkuntza egikaritzen da hor", diote.