Martxoaren 8ko egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa eman du gaur Elorrioko Udalak. "Pandemiak gure gizartea eta gure eguneroko jarduna astidu ditu, eta zoritxarrez, krisi sistematikoa bizi dugu. Zaintza lanak irauli dituen egoera da, eta zama handiena emakumeek hartu dute. Historian zehar behin eta berriro errepikatu den diskrimazio eta eskubideen urraketa, orain areagotu egin da", adierazi du prentsaurrekoan Idoia Buruaga alkateak.
Bestalde, prentsaurrekoan azaldu dute udaleko Gizarte Politiken eta Berdintasun sailek diagnostiko bat bultzatzea erabaki zutela, eta horren ondorioz, egungo zaintza sistemak eta ereduak aztertu direla. “Egoeraren irudi orokor bat jaso ahal izan dugu, ditugun zaintzaren beharrei zuzendutakoak ditugun zerbitzuak eta falta direnak jasoz. Gure ustez, zaintzaileen lana ikusarazi eta sozializatzea gure agenda politikoan egon behar da egungo egiturak eraldatzeko eta egokitzeko eta, horregatik, martxoaren 8an, zaintza- lanak eta zaintzaileak jarri gura ditugu erdigunean. Gure eskumenetik, arlo batzuetan mugatuak izanik, ahaleginduko gara emakumeek egunero, eremu guztietan bizi dituzten bazterkeria egoerei aurre egiten", aitortu du Alazne Mendizabal Berdintasun zinegotziak.
EGITARAUA
Martxoaren 6a
19:00 Mendi martxa emakumeentzat. Aurten Elorrion hasi eta amaituko da. 5 orduko ibilbidea. Zailtasun ertaina. Doakoa izango da, baina izena eman beharko da berdintasuna@elorrio.eus - 94 657 08 09
Martxoaren 8a
18:00 Elorriarrek eta ikastetxeetan egindako bideoaren ikuskizuna: zaintza-lanen eta zaintzaileen ikusgarritasuna. Udaletxeko atarian
Martxoaren 9a
18:00 Elorrioko zaintza-lanak eta zaintzaileak. Aurrez izena eman beharko da berdintasuna@elorrio.eus - 94 657 08 09
Martxoaren 13a
11:00 Argiñetako Altxorra. Bisita gidatua emakumeentzat. (Gaztelaniaz)
12:00 Argiñetako Altxorra. Bisita gidatua emakumeentzat. (Euskaraz)
Aurrez izena eman beharko da turismo bulegoan, berdintasuna@elorrio.eus, 94 682 01 64 edo 94 657 08 09.