EAJk Elorrion etxebizitza politika falta dagoela salatu du

Anboto 2021ko ots. 19a, 13:14

Elorrioko EAJk herrian "etxebizitza falta" dagoela salatu du, eta hori konpondu asmoz mahai gainean bideragarri ikusten dituzten aukerak jarri dituztela jakitera eman dute. 

"Gaur egun ez gara gai gutxieneko eskaintza bat eskaintzeko. Etxebizitza faltak gure herritarren zati bat, batez ere gazteak, beste herri batzuetara joatea dakar. Etorkizun gabe gelditzen gabiltza. Gazteak badoaz eta ekonomia gutxiagotuz doa", esan du Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak. 

Beraz, arazo horri konponbide bat eman asmoz, egun dagoen ordenantza moldatu edo berri bat egiteko hainbat aukera dituztela azaldu dute jeltzaleek. "Hainbat aukera ditugu eta beste alderdi politikoekin eztabaidatu nahiko genituzke, besteak beste", jarraitu du Arruabarrenak. 

"Herriguneko koherentzia arkitektonikoa mantendu asmoz orain arte plan bat izan dugu. Baina uste dugu plan horrek berrikusketa orokor bat behar duela. Gure aukeretan ondorengo gaiak daude: aluminiozko leihoak jarri ahal izatea, malgutasuna izatea energia berriztagarriak jartzerako orduan eta baserrietan hainbat etxebizitza ateratzeko aukera izatea, besteak beste", esan dute EAJkoek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!