Elorriok turismo bulego berria izango du

Anboto 2021ko ots. 18a, 20:50

Orain arte Igartua kiroldenda egondako tokian jarriko dute turismo bulegoa. Udalaren ustez, turismoaren-eskaintzan "kalitatezko jauzia" emango dute.

Otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, aho batez, kreditu gehiagarria onartu ondoren, esan daiteke Elorriok Turismo Bulego berria izango duela. Bertan onartu baitzen turismo bulego berria erosteko kreditu gehigarria. "Lokal berria eta kokapen ezin hobeak dira. Aukera paregabea da, eta epe laburrean estreinatzea gura dugu, udalerriari merezi duen Turismo Bulegoa emanez. Gaur egungo lokalak gabeziak ditu, eta ondorioz, gune berri horrek kalitatezko zerbitzua emateko aukera berriak eskainiko dizkigu", adierazi du Alazne Mendizabal Turismo zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!