"Musika da bizirik mantentzen gaituena". Halaxe dio urteetan Elorrion bizi den 'Mojo' durangarrak. Badu zaletasun berezi bat: zuzeneko kontzertuak grabatzen ditu, laguna zuen Segun Lazkanok izendatutako 'Soinudun patera' soinean duela. 200 inguru grabazio ditu gordeta etxean. Musikazale amorratua izanik, edozein musika entzuteko prest dago; reggaetoia ere bai, baina abesti bat bakarrik.