Inauterietako ekitaldiak bertan behera itxi eta argazki lehiaketa antolatu du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 2a, 13:52

2021eko Mozorroen Argazki Lehiaketa antolatu du Elorrioko Udalak. 

Inauterietako ekitaldi tradizional guztiak, bertan behera geratu diren arren Elorrioko Udalak mozorroen argazki lehiaketa antolatzea erabaki du. Eta herritarrei parte-hartzeko gonbita luzatu diete. "Txikiek eta helduek euren mozorroak erakustea eta zelan egin dituzten jakitea gura dugu", adierazi du Julene Lazkano zinegotziak.

Ekimena lau adin tartetan banatuta egongo da: 0-6 urte bitartekoak, 7-12 urte bitartekoak, 13-17 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoak. Adin tarte bakoitzak sari bat izango du, 60 euroko erosketa bonoa. Herriko komertzioetan gastatzeko.

 Parte-hartzaile bakoitzak bere mozorroa egiteko trebetasunakerakutsi beharko ditu. Horretarako, etxean, eskuz, egindako jatorrizkomozorroen, elaborazioari eta sorkuntzari argazkiak atera beharko zaizkie, eta hiru argazki bidali beharko dira otsailaren 3tik 19ra bitartean, biak barne, iturri@elorrio.eus helbidera.

Arriolako programazioa berezia
Bestalde, Arriolako agendaren berri ere eman du udalak, programazio bereziaren berri. Bertaratu gura dutenek aurrez erreserbatu beharko dute tokia, 94 658 31 92 telefono zenbakira deituta. 

- Otsailak 14, domeka, 16:00etan: Gigante (Zirko-antzerki ikuskizuna). 
- Otsailak 16, martitzena, 17:45ean eta 19:15etan: Iheskideren kontzertua. 
- Otsailak 17, eguaztena, 17:00etan: Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 'Bart, non ote nintzen ni?' ikuskizuna.


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!