Udaletik azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak alarma-egoera deklaratzeko eta jardueraren murrizketak eta mugak ezartzeko ezarritako neurriek ostalaritzaren eta sukaldaritzaren, jatetxeen, sektorean eragindako ondorio ekonomikoak arintzea dute helburu laguntzek.
Laguntza horiek emateko 46.500 euroko diru partida ekonomikoa bideratuko du Elorrioko Udalak, eta establezimendu bakoitzari 1.500 euro emango zaizkio, gehienez. Eskaria Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkeztu beharko dira.