Udan estalkia jarriko diote Elorrioko eskolako patioari

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 27a, 10:22

Elorrioko Udalak eskola publikoko patioan estalkia jarriko du udan. Udaletik azaldu dutenez, urte zaila izan arren eta aurrekontu-kredituen murrizkatutak baldintzatuta egon arren, estalkia jartzeko konpromisoarekin aurrera jarraitzen dute. Proiektua Hezkuntza Komunitate osoarekin "lankidetzan" garatu dute, eta beraien proposamen "guztiak" kontuan hartu dira.

"Epeak betetzen badira, udan hasiko dira patioko estalki berria instalatzeko lanekin", adierazi du Maria Herrero alkateordeak. "Elorriorentzat oso proiektu garrantzitsua da; izan ere, jolastokia eraldatzeko plana gauzatuta, jolasgune inklusiboa, egokitua eta etorkizunera begira egongo dena lortzeko beharrezkoa den eskaerari erantzungo diogu", jarraitu du alkateordeak. 

265.000 euroko aurrekontua duten lanak uda honetan, ikasturte-amaierarekin eta oporrekin bat etorriz, hastea aurreikusten da. Lanok eskola publikoko patioa Eraldatzeko Planaren lehen fasean sartzen da. Patioa estaltzeaz gain, lehen fasean txintxaun berriak jarriko dituzte eta zoladura aldatu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!