Koronabirusak kutsatuta daude Elorrioko Zumelegi egoitzako 7 lagun

Ekaitz Herrera 2021ko urt. 21a, 16:22

Gaur baheketa egin dute zentroko egoiliar eta behargin guztien artean.

Bizkaiko Foru Aldundiak ANBOTOri jakinarazi dionez, koronabirusak kutsatuta daude Elorrioko Zumelegi egoitzako zazpi lagun. Kontua atzotik dator. Atzo, bi lagunek koronabirusean positibo eman zutenez gero, gaur proba antigenoak egin dizkiete egoitzako erabiltzaile eta langile guztiei. Bost positibo berri identifikatu dituzte gaurko baheketan, eta horrenbestez, zazpira igo da kutsatuen kopurua. Aldundiak jakinarazi duenez, egoiliarrak dira positibo eman duten herritar guztiak. Guztiak asintomatikoak direla gaineratu du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan,  Zumelegi egoitzan 34 egoiliar eta 49 behargin daude gaur egun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!