Elorrioko Udalak herriko ostalritzako eta sukaldaritzako sektoreko establezimenduei zuzendutako laguntza ekonomiko berezia martxan jartzea onartu du. "Ostalaritza jarduerarako laguntza ekonomiko berezi berri horrekin, sektoreko pertsona eta familia guztien egoera zaila nolabait arintzea gura dugu, sektore hori delako murrizketekin jarraitzen duen bakarra", adierazi du Maria Herrero Elorrioko alkarteordeak. Bestalde, gobernu taldearentzat laguntza hau azkar jartzea "lehentasunezkoa" dela esan du.
Laguntza jaso gura duten ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreko establezimenduek eskabideak aurkeztu beharko dituzte.