"Elorriarrek erakutsi duten elkartasunak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Dohaintzak jaitsi daitezkeela uste duzunean, egoera inorentzat erraza ez delako, berba barik uzten zaituen herritarren erantzuna aurkitzen duzu", adierazi dute Elorrioko Udaleko kideek. "Eskerrik asko Elorrio. Beste behin ere, herri solidarioa garela erakutsi dugu, eta horrek familia askori laguntzeko balioko du", jarraitu dute.
Elorrioko Zaintza Sarearen iritziz kanpaina "arrakastatsua" izan da. "Aurreikuspenak nabarmen gainditu dira, eta herritarrak buru-belarri murgildu dira erostea gomendatzen genituen elikagai eta produktu guztiak ematen. Erantzuna oso positiboa da", azaldu dute Zaintza Sarekoak.