Elorrioko turismo bulegoa zabalik berriro ere

Anboto 2021ko urt. 15a, 08:00

Gabonetako etenaldiaren ostean ireki ditu berriro ateak Elorrioko Turismo Bulegoak. Udaletik azaldu dutenez, Turismo Bulegoak bere jarduera eta zerbitzuak "modu seguruan" berreskuratuko ditu. “Turismo eredu jasangarria, euskalduna, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren bultzatzailea eta integratzailea sustatzen, bultzatzen eta sendotzen jarraitzearen aldeko apustua egingo dugu", azaldu dute udaleko kideek. 

Ordutegiak

Urtarrilaren 7tik maiatzaren 31ra
Martitzenetik barikura 10:00etatik 14:00etara
Zapatu eta jaiegunetan 10:00 – 14:00/16:00 – 18:00
Domeketan, 10:00 – 14:00

Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra
Martitzenetik barikura, 10:30 – 14:00/16:00 – 18:00
Zapatu eta jaiegunetan 10:00 – 14:00/16:00 – 18:00
Domeketan, 10:00 – 14:00

Irailaren 1etik abenduaren 20ra
Martitzenetik barikura 10:00etatik 14:00etara
Zapatu eta jaiegunetan 10:00 – 14:00/16:00 – 18:00
Domeketan, 10:00 – 14:00

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!