[BIDEOA] Txertoa Durangaldera ailegatu da

Anboto 2020ko abe. 27a, 11:02

Pfizer-Biontech botika etxeen lehendabiziko txertoak (85 dosi) Elorrioko Laguntza Zentrora iritsi dira. 80 urteko Begoña Del Olmo egoiliarra izan da txertoa jaso duen lehendabiziko herritarra, Bizkaian eta Durangaldean.

Osasun Sailak gaur ekin dio koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosiak banatzeari. Euskal Autonomia Erkidegora 405 dosi ailegatu dira gaur, eta beste 16.000 ailegatuko dira datozeen asteetan, astero-astero, harik eta,  183.050 dosiak, Autonomia Erkidegoari dagozkion guztiak, ailegatu arte. Pfizer-Biontech etxeen txertoa hartzeko bi dosi hartzea beharrezkoa da. Lehendabiziko dosia hartzen denetik 21 egunera hartu behar da bigarrena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan gaur hasi dute txertaketa, modu bateratuan. Bizkaiko kasuan, Elorrioko egoitzan, Foru Aldundiaren Laguntza Zentroan, ekin diote txertaketari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!