Elorrioko kiroldegiak jarduera berriak gehituko dizkio bere eskaintzari: Fitness express eta Multigazte

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 22a, 10:43

Elorrioko kiroldegiak jarduera eskaintza berrituko du datorren urtean. Fitness express eta Multigazte kirol-jarduerak gehituko dizkio bere eskaintzari. Udalak kirol jarduera guztien gaineko informazioa banatuko du buzoirik buzoi.

Fitness Express jarduera igeriketa ikastaroak egitera doazen umeen laguntzaileentzat egongo da zuzenduta. Umeek igeriketa egin bitarteann, euren laguntzaileek ariketa fisikoa egiteko aukera izango dute. Multigazte jarduerak, bestalde, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako kirol jarduera eskainiko du. Indoor bizikleta, zumba, JUMP eta GAP tartekatuko dituzte, besteak beste.

Udalak aurreratu duenez, kirol jardueretan parte hartzeagatik EHUn kredituak lortzeko aukera egongo da. Gainera, Elorrioko Udala Mugiment txartelaren programara atxikita dagoenez, elorriarrek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 herri baino gehiagoko udal kirol instalazioetara sartu ahal izango

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!