Elorrion erosi eta kontsumitzeko deia egin du Elorrioko Udalak

Anboto 2020ko abe. 18a, 11:15

Elorrioko Udalak herritarrei herrian erosi eta kontsumitzeko deia egin die. 

Elorrioko Udalak “Gertukoa, etxekoa, Gabonetan Elorrio oparitu” kanpaina jarri du abian, herritarrak Elorrion erostera eta kontsumitzera animatzeko asmoz. Herriko ekonomia suspertzen jarraitzeko eta tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko ekimena Elorrio Biziberritzen Plan Integralaren barruan dagoela esan dute udaletik. Plana udaleko hiru alderdiek aho batez onartu zuten.

“Pandemia honek irakaspen asko utzi dizkigu, eta horietako bat tokiko merkataritza babestu eta sustatzearen garrantzia da. Udal honek beti defendatu du herriko kontsumoa, eta horren alde egin du, eta orain, inoiz baino gehiago, horrela jarraituko dugu”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!