Aurten, ostera, Alakranes del Norte elkarteko kideak zozketa berezi bategaz datoz. Eskualdeko hainbat taldek zein herritarrek emandako produktuekin otzara bat osatu dute. "Berbarik barik gaude, izugarria da zelako esker ona jaso dugun otzara osatzerako orduan", adierazi dute elkarteko kideek.
Otzara solidarioaren zozketa urtarrilaren 6an egingo dute. Oraindino ere errifak erosi gura dituztenek badute aukera horretarako. Elorrioko ondorengo denda hauetan eskuratu daitezke: Ditare mertzerian, Matxorri okindegian eta Duñabeitia tabako-dendan. Horrez gainera, Alakranes del Norte elkarteagaz hartu-emanetan ipinita ere eskuratu daitezke otzara berezi honetarako errifak.