Elorrioko Udalak laguntzak emango dizkie autonomo eta mikroenpresei

Maialen Zuazubiskar 2020ko abe. 9a, 09:00

COVID-19aren ondorioz sortutako osasun krisiak autonomoei eta mikroenpresei eragindako ondorio kaltegarriak arintzen laguntzeko asmoz, Elorrioko Udalak 100.000 euroko partida ekonomikoa martxan ipini du.

"Laguntza ekonomiko hauen bitartez, kalte larria jasan duen tokiko jarduera ekonomikoa babestu, sustatu eta bultzatu gura dugu", adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak. Lehenengo banaketa eginda, oinarrietan ezarritako moduan, kreditua amaitzen ez bada soberakina onuradun guztien artean banatuko dutela esan dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!