1.000 euroko saria zozkatuko dute Txintxirri Ikastolak eta Elorrioko Merkatari Elkarteak

Anboto 2020ko abe. 3a, 11:34

Elorrioko Txintxirri Ikastolak eta EMEk aurten ere gabonetako zozketa antolatu dute. Hiru sari emango dituzte, 1.000 eurokoa, 500 eurokoa eta 200 eurokoa. 

Antolatzaileek azaldu dutenez zozketa abenduaren 21ean egingo dute. "Aurten, gainera, Covid19aren eraginez herriko denda eta tabernek pairatzen duten egoera bereziki larria denez, saltzen ditugun tiketen salneurrien erdiak beraientzako izango dira", esan dute antolatzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!