Sinatu dituzte Elorrion AHT egiteko lursailak desjabetzeko azken aktak

Maialen Zuazubiskar 2020ko abe. 2a, 12:40

2020ko otsailean ADIFek AHTaren Elorrio-Elorrio tramoa adjudikatu zuen, 61 milioi eurorengatik. Lan hauek, hiru kilometroko tarteko lanek, Abadiño-Atxondo eta Elorrio-Bergara zatiak batuko dituzte. 

Elorrioko Udalak atzo sinatu zituen AHT egiteko lursailak desjabetzeko azken aktak. "Egun tristea izan da gaurkoa. Atsekabe handiz, lursailez-lursail ibili naiz Elorrio-Elorrio AHT tramoko azken aktak sinatzeko. Txikizioa aspaldi hasi zen Elorrion, baina esperantza galdu gabe aritu gara buru belarri eta gaurkoa azken akta sinaketak izan dira", adierazi zuen atzo sare sozialetan Idoia Buruaga alkateak. Bestalde, bizi garen egoera honetan gobernuek dirua "beharrezko gauzetara" bideratuko zutela uste zuela azaldu du alkateak. "Tristura, amorrua, inpotentzia dira besteak beste momentu honetan sentitzen dudana", bukatu zuen alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!