Elorrioko Udalak 6.000 euro bideratuko ditu lehen sektorea bultzatzeko

Anboto 2020ko aza. 30a, 09:45

Elorrioko Udalak Elorrioko Udalak 6.000 euroko partida ekonomikoa bideratu du 2020an Elorrioko lehen sektoreko ekimen berriak bultzatzeko. Interesa dutenek abenduaren 23ra arte aukera izango dute diru-laguntza eskatzeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. 

"Diru-laguntza honen bitartez, lehen sektorearen lehiakortasuna bultzatzen lagundu gura dugu, eta horretarako, jarduera aurrera eramateko beharrezkoak diren makinak erosteko edo jarduketak gauzatzeko egin daitezkeen gastuetan lagundu gura dugu", azpimarratu du Idoia Buruaga alkateak. 

Udalak proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialen (ekipoak eta lehengaiak) eta lanen kontratazioaren 2020ko gastuak finantzatuko ditu. Modu berean, ustiategia ekoizteko edo eraldatzeko nekazaritzako makinak eta ekipoak erosteko diru-laguntzak emango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!